disko malgu

Ez dago emaitzarik

Bilatutako terminoa ez dago hiztegian.

Nahi baduzu, proposamena bidali.

disko malgu

  • sin.diskete
  • ca disc m flexible
  • de Diskette f; Floppy Disk f
  • en floppy disc
  • es disco m flexible
  • fr disquette f
  • gl disco m flexible
  • it disco m flessibile
  • pt disco m flexível

SARRERA DESBERDINA:

Diskete

Disketea edo disko malgua disko unitate bat da, banda magnetiko fin eta malgu batez osatua, hauts partikulak kentzen dituen oihal batekin forratutako plastikozko euskarri laukizuzen batean zigilatua. 1970eko hamarkadan sortu zuen IBMk, eta bere markako konputagailuetan jarri zuen. 1972an, 3740 memoriako masa zuen disko malgua aurkeztu zuten, lehen diskoak fisikoki malguak zirelako horrela deitua. Gainerako konputagailu fabrikatzaileek berehala hartu zuten salgai zegoen softwarea banatzeko baliabide egokitzat. Ordudanik, hala ere, aldaketa ugari izan ditu, bai tamainan, bai memorizatzeko ahalmenean. 8 hazbetetik 3 ½-ra pasa da eta 100 KB gordetzetik 1,44 MB-era. Disketearen historian denera ia hamar mota ezberdin izan dira, eta bakoitzak zegokion irakurgailua izan du.
Datuak biltzeko disko magnetiko eramangarria den diskete hori 1971n sortu zen, IBM guraso izaki. Konputagailu pertsonalentzako hastapen haietako floppy samurra 5,25 ontzakoa zen (milimetro bateko lodierakoak) eta 160Kb informazio gorde zezakeen. Handik hamar urtera Sony markak 3,5 ontzakoak atera zituen, PC ordenagailuaren lehen eztandarekin batera. Diskete txiki eta gogortxoago haiek edukieraren mugara aurki iritsi ziren: 1,44Mb.
Edukiera urrikoa delako geratu da zaharkiturik, hain zuzen ere, disketea. Duela 20 urte PC haiek 20 Mb-ko disko gogorrak zeuzkatenean, 15 disketerekin eduki osoaren segurtasun kopia egin zitekeen. Handik 30 urtera, disko gogorrek mila aldiz informazio handiagoa daukate eta nekez gorde daiteke diskete batean testu bat edo kalitate urriko argazkiren bat baizik.
Apple markak diskete-unitatea kendu zien bere iMac ordenagailuei 1998an. Beste hainbat ere, hala nola IBM eta Compaq, bide hartatik abiatu bai baina, luze gabe, atzera egin behar izan zuten. Gateway markak orain 10 dolarreko aurrezkia eskaintzen dio diskete-unitaterik gabeko PC bat erosten duenari, HPk bere ordenagailu eramangarrietatik erauzi egin du eta Dellek goi-gamako (Dimension) ekipoetatik kentzea erabaki du.
2002an mundu zabalean 1.000 milioi diskete saldu izana norbaiti elementu horren osasun onaren adierazgarri iruditzen bazaio ere, jakin beza duela urte gutxi 5.000 milioi saltzen zirela urtero-urtero. Egun, Disk/Trenden arabera, erabiltzaileen %10ek baino gutxiagok jarraitzen dute disketea erabiltzen.
Gaur egun, 3,5 hazbeteko tamaina da erabiliena eta ia-ia bakarra (garai batean —1994. urtean edo— 5,25 hazbetekoak ere aski erabiltzen ziren), dentsitate txiki eta handiko bertsioak dituelarik, nahiz eta, erabiltzen den bakarra dentsitate handikoa izan. 3,5 hazbeteko disketeak, beren babeserako estalki zurrun batean datoz; beraz, ez dira izenak dioen bezain malguak. Gainera, informazio gehiago biltegiratzen zutelako eta hobeto babestuta zeudenez, 5,25 hazbeteko diskoak berehala ordeztu zituzten.
Disko malguetako estalkia karratua da eta lau zulo ditu, bakoitza bere betebeharrarekin. Erdiko aldean dagoenak disketerako motorrak diskoa biraka jartzeko balio du; disketea alde horretatik ikusita beheko ezkerreko zulotxoak disko HD (dentsitate bikoitzekoa) dela adierazten du eta eskuinekoak idatzi daitekeen edo ez (idatzi ahal izateko zuloa estalita egon behar da); azkenik, goiko aldean aurkitzen dugun zuloak barruan dagoen diskoan irakurri eta idatzi ahal izateko balio du. Hau zabaldu egiten da ordenagailuaren barnean dagoenean eta buru irakurlea barruko diskoa ukitzen du.
Disko malguaren oinarria, material magnetikoz osatutako disko zirkular bat da eta plastikozko estalki karratu batek estaltzen du. Osagai magnetiko horrek alde bat edo biak hartu ditzake (3,5 hazbetekoan bi alde ditu osagai magnetikoak).
Diskete batean informazioa aurpegi bakoitzean pista izeneko zirkunferentzi zentrokidetan gordetzen da. Pistak kanpotik barrura zenbakitzen dira, zerotik hasita, eta pista kopuru arruntena 80 da (3,5 ontzatakoan e.a.). Pista bakoitza sektore izena jasotzen duten tamaina bereko arkutan banatzen dira, tamainarik normalena 512 bytekoa izanik. Sektoreak ere zenbakitu egiten dira, baina kasu honetan, batetik hasten da kontatzen, izan ere, 0.-ean disko hasteko informazioa gordetzen delako.
Disko malguetako buruek disketea ukitzen dute. Emaitza gisa, euskarria eta buruak azkar hondatzen dira. Higadura eta erabilpena gutxitze aldera, konputagailu pertsonalen buruak atzera ekarri eta biraketa geldiarazten dute gailuak irakurri edo idazten ez duenean. Ondorioz, hurrengo irakurketa edo idazketa komandoa ematen denean, segundo erdiko itxaronaldi bat dago motorrak behar duen abiadura lortzen duen bitartean. Abiadura hori konstantea da angeluarki (CAV, Constant Angular Velocity), hau da, diskoak birak beti abiadura berean egiten ditu. Abiadura hori 300 eta 360 bira minutukoa izaten da.
Disketeak merkatuan aurkitzea gero eta zailagoa da, erabilpena asko murrizten ari baita. Eta banaka aurkitzea ia ezinezkoa da, hau da, disketeak ia-ia beti hamarnaka saltzen dira. Horien prezioa, (adibidez Sony markakoak) 3,99 euro da, 1,44 MB-eko hamar disketeko paketeak. Ondorioz, unitate bakoitzak 0,39 € balio ditu, aztertuko ditugunen artean memoria unitaterik merkeenak. Baina diskete baten edukiera oso mugatua denez, megabyte bakoitzaren prezioa 0,27 euro da, CD eta DVDak baino askoz garestiagoak (1.000 aldiz garestiagoak). Ondorioz, disketeak, gaur egun, erabilgarriak dira datu gutxi garraiatu behar direnean (adib: argazkirik gabeko testuak...) eta beste modurik ez dagoenean soilik.
Eramangarria, konpaktua, irakurri eta idazteko erraza, ateragarria.
Mantsoa, edukiera urria, fidagarritasun eskasa, garestia. Ordenagailu berrietatik desagertzen ari da. Hori dela eta, geroz eta arazo handiagoak egongo dira erabili ahal izateko.

Wikipediako bilaketara joan